Deskribapena
Hizkuntza gugandik at bi liburu dira: gramatika eta hiztegia. Hizkuntza bizia, berriz, geu gara, hiztunok. Euskara ez da gugandik aparte dagoen zerbait.
Historiaurretik gaur egun arterainoko bidaian, bada, gure hizkuntz komunitatea da protagonista “Euskara Jendea” dokumental sorta. Menderik, mende, Euskararen Herria eratu, osatu, bizi, egokitu eta aldatu da beste kulturekiko etengabeko hartuemanetan.
Euskara bizirik ailegatu da XXI. mendera. Hemendik aurrera, baina, erronka zein galdera berriak ditu. Eta haiei erantzun beharko die, orain arte bezalaxe, iraungo badu.