Amalurren kumeak – Nerea Balda Sanjuan

Oneka eta Bela bikiak dira, eta eklipse gau batez jaio dira Iruñean, Nafarroako Erresuman. Amagoia dute ama, eta hark Amalurren berri eman die, eta Ilargi amandrearen babesa dutela irakatsi; latinez irakurtzen eta idazten ikasteko aukera ere izango dute, ordea.

Bi mundu horien artean bizi dira neba-arrebak, eta bertan biziko dituzte beren abenturak.

Nerea Balda Sanjuan

Irurtzunen jaio zen, 1975. urtean. Euskal Filologia ikasi zuen, eta euskara irakaslea da gaur egun. Hiru aldiz irabazi du Ramiro Pinilla Eleberri Laburren Lehiaketa, eta horren bitartez eman ditu argitara Atzerrian (Pamiela, 2019), Azpimarrak (Erein, 2023) eta Zure arnasa zaintzeko (Erein, 2026) eleberriak. Horretaz gain, DardaraK (Zerokotan, 2022) poema bilduma ere argitaratu du, eta Argako erregina (Reikiavik, 2023) eta Olvido Flores (Reikiavik, 2024) antzezlanak euskaratu ditu.

Adur Larrea Eguren

Bilbon jaio zen, 1984. urtean. Arte Ederrak ikasi zituen, eta marrazketan eta ikus-entzunezkoetan espezializatu zen. Gabriel Aresti BioGrafikoa (Erroa, 2015) eta Lurbinttoko ohoinak (Elkar, 2022) komikien egilea da, eta beste idazle batzuen lanak ere ilustratu ditu, besteak beste, Antzara eguna (Txalaparta, 2019) eta Itsasoaren ahutzak (Elkar, 2026). Hainbat aldizkaritan eta egunkaritan kolaboratzen du: Berria, Argia, Bertsolari, Jakin, etab.

Mezua bidaliguzu

Bidaliguzu mezua eta saiatuko gara ahal bezain laster erantzuten.

Not readable? Change text. captcha txt

Start typing and press Enter to search

Idatzi behar nizkizunak