Idatzi behar nizkizunak – Nerea Loiola

Liburu honek badu misterio eta suspentsetik. Barbara Uribar dugu protagonista, Argentinara joan den aktoregai euskalduna. Familiaren iragan hurbileko sekretuak ezagutzeko bidaiari ekingo dio, erakusketa bateko argazki baten haritik tiraka. Buenos Aires, Iruñea, Bilbo… hiriz hiri joango da bilaketaz, traizioz, sekretuz eta istorioz jositako kontakizuna.

Nerea Loiola

Nerea Loiola debarra da jaiotzaz, ingeniaria ikasketaz, eta idazlea afizioz eta ofizioz. Haur literatura ugari idatzi du, Harri bat poltsikoan (Erein, 2018) lehena, eta 7G udalekuak (Erein, 2022), azkena. Bestalde, helduentzako narrazio bilduma bat ere argitaratu du, Epizentroa (Erein, 2021), eta Irabazi arte telesailean oinarritutako komiki interaktiboa argitaratzeaz gain, Urola Kostako Hitzan eta Berrian zutabeak idatzi ditu.

Iñaki Landa

Iñaki Landa Portugaleten jaio zen. Diseinu grafikoa ikasi zuen, eta Arte Ederretan lizentziaduna da. Hainbat proiektu kulturaletan lan egin ondoren, Bilboko Consonni argitaletxean aritu da azken urteetan. Gaur egun, freelance dabil ilustrazio eta diseinu lanetan. Hainbat idazleren liburuen azalak egin ditu, kartelak, aldizkarietarako lanak eta proiektu pertsonalak, besteak beste. www.inakilanda.com webgunean daude ikusgai.

SKU: Hego Itsasoetako ipuinak-1 Kategoriak: , Etiketa:

Deskribapena

Book trailerra
Nerea Loiola idazlearen “Idatzi behar nizkizunak” liburua azaltzen duen book trailerra duzu hau. Nerea Loiolak berak azaltzen digu hemen zein den liburuaren istorioa edo argumentua. 2023ko Durangoko Azokan aurkeztuko da abenduaren 8an, Erroa argitaletxearen eskutik, bertako “Euskara errazean” bildumaren baitan. Iñaki Landa ilustratzaileak egin ditu liburuaren irudiak.

Euskara errazean bilduma euskara ikasleentzat pentsatuta dago eta mailakatua da, zailtasunaren arabera. Liburu honek lau izar ditu, beraz, B2 maila ikasten ari diren ikasleentzat aproposa da.

Informazio gehigarria

Tamaina 17 × 24 cm

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Mezua bidaliguzu

Bidaliguzu mezua eta saiatuko gara ahal bezain laster erantzuten.

Not readable? Change text. captcha txt

Start typing and press Enter to search

Amaiur! Libera State