Deskribapena
Denok bizi gara Lurrean eta, beraz, denok gara lurtarrak. Baina lurtar gehienok presaka bizi gara eta inoiz ere gelditzen geure bizimoduaz pentsatzeko. Gure ordez, urruneko galaxia batetik etorritako estralurtar batek egiten du lan hori liburu honetan. Gurea ez bezalako ikuspegi batetik, estralurtarrak hankaz gora jartzen du lurtarron zibilizazioa. Eta umore eta ironia handiz egiten du, horixe baita kritika egiteko biderik onena.
Liburuaren barne antolaketa
- Kapituluak: Liburua 7 orrialdeko 12 kapituluz osatuta dago. Kapitulu bakoitza bina orrialdeko hiru azpigaitan banatuta dago.
- Ahozko ariketak: irakurgaiaren amaieran, gaiaz hizketan jarraitzeko aukera ematen duten ahozko ariketak ageri dira.
- Paragrafoak: gehienez ere, 6 lerroko paragrafoak.
- Alboko hiztegia: irakurgai bakoitzaren alboan bertako zazpi hitz zailenen definizioak txertatu ditugu, euskara errazean emanak.
Lanketa didaktikoa
- Lanketa didaktikoa eskuratu (PDF formatuan).