Deskribapena
Pio Barojak 1912an Itzea izeneko jauregia erosi zuen eta bertan bizi izan zen luzaroan. Bera herriko Altzate auzoan dago Itzea, idazleak elezahar hau kokatu zuen lekuan, hain zuzen ere. Bidasoa ibaiaren ondoko eskualde horretan lasai bizi ziren euskaldunak, Erdi Aroan kristautasuna heldu eta haien pentsaera eta bizimodua goitik behera aldatu zituen arte. Kristautasunaren aurreko eta osteko gizarteak elkarri kontrajarriz, Pio Baroja idazle donostiarrak Euskal Herri osoaren orduko irudi ederra egin zigun Altzate auzotik.
Liburuaren barne antolaketa
- Kapituluak: Liburua 1-4 orrialdeko 67 kapituluz osatuta dago.
- Paragrafoak: gehienez ere, 6 lerroko paragrafoak.
- Alboko hiztegia: irakurgai bakoitzaren alboan bertako zazpi hitz zailenen definizioak txertatu ditugu, euskara errazean emanak.