Aire Ahizpak Durangoko Azokan
Atzo Aire ahizpak Durangoko Azokan izan ziren, Bidexka izeneko euren lehenengo diskoa aurkezten. Miren, Amaia eta Paxkalin aire Azoka TBn izan ziren. Hemen Azoka Telebistan eginiko elkarrizketa:
Ostean, Zenbat Gara elkartearen stand-ean izan ziren, diskoak sinatzen eta, ondoren, kantu-bazkarian izan ziren Kupela tabernan. Lagun arteko giroan, diskoko kantu batzuk abestu zituzten denon gozamenerako. Han geundela, Kubako Las dos D edo BiDeak ahizpen bisita jaso zuten. Batzuk zein besteak txandakatu ziren euskarazko abestiak eta armonia ederrak kantatzen.
Recommended Posts
[…] Durangoko Azokan euren diskoa aurkezteko Azoka Telebistan egindako […]