Gora Euskal Herrientsak! – Asisko

Gora Euskal Herrientsak! Asisko Urmenetaren saiakera grafikoak bost errientsa edo irakasle garrantzitsuri omenaldia egin nahi die, hala nola Kapitolina Buztintze Larrondo -Uxue, 1867-, Malena Jauregiberri Erbin -Aloze, 1884-, Jule Fernandez Zabaleta -Iruñea, 1898-, Katalina Alastuei Garaikoetxea -Iruñea, 1899-, Elbira Zipitria Irastortza -Donostia, 1906-, haien biografiak argitara ekarrita.

Bistan da kulturaren transmisioan emakume aitzindarien zerrenda zabalagoa dela, eta komiki-album hau omenaldia ere bada Emakume Abertzale Batza, Begiraleak eta Euskal Eskolak gauzatu zituzten maistra kontzienteei, errientsa herrizale haiei.

Asisko Urmenetak idatzi eta marraztutako liburu hau argitalpen kooperatiboa da, Begiraleak elkartearen (EKE), Erroa argitaletxearen eta Herrima argitaletxearen artean, eta memoria historikoaren berreskurapen-ariketarako lanabes izan nahi du. Dom Campistron ilustratzaileak ere parte hartu du liburuan, barneko mapa eta 1924ko manifestua ilustratu baititu bere estilo askeaz bezain hausleaz.

Deskribapena

Informazio gehigarria

Ezaugarri teknikoak

Egilea  Asisko Urmeneta Otsoa Erreartekoa
Formatoa Azal gogorra
Edizioa: 2023ko azaroa
Hizkuntza  Euskara
Orri kopurua  120 
Neurria  0 x 0 mm
Gaia Euskal Herriaren historia
ISBN 978-84-09-55407-2
L.G. D 00965-2023

Mezua bidaliguzu

Bidaliguzu mezua eta saiatuko gara ahal bezain laster erantzuten.

Not readable? Change text. captcha txt

Start typing and press Enter to search

Amaiur! Libera State