AztiHitzA, Xahoren BioGrafikoa – Asisko (Euskadi saria 2019)

20,00 Zergak barne

Bizkaitar batzuek Atharratzeko trinketea erosi berri dute, eta bertako gazteei utzi, nahi duten gisan kudeatzeko. Baldintza: Bertan sortu zen Agosti Xahori (1811n) omen egitea. Bazuen aspaldi Basaburuko gazteak egoitza xerka ari zirela, eta onartu egin dute ezohiko tratua. Baina hasteko… Nor zen Xaho delako hura?

Zinezko egitate honek parada eman digu gure heroi nazionala hobeki ezagutzeko.

Trinketea egokitzen ari direla, Xilbik atzeman du haren “Bidaia Nafarroara” liburua, eta kronika irakurriz segituko du egilea Baionatik Lekunberriraino, euskaldunen lehen oldarraldian (1835ean). Gainera, misterioz beteriko etxea dugu Xahoenea bera, eta bakarrik gelditzen denean, Xilbiri agertzen zaizkio aspaldiko espirituak, zeintzuek osatuko baitute Agosti Xahoren hedadura: hizkuntzalaritzan, politikan, kazetaritzan, kosmogonian… Eta egoitza herrikideei zabaltzen dutenerako, Xilbik eta gainerako gazteek etxekotua daukate euskaldun ezinbesteko hura.

SKU: AsiskoAztiHitzA Kategoriak: , Etiketak: ,

Deskribapena

Egilea: AsisKo Urmeneta – Iruñea 1965

Komikilaria, nazioartean saritua  hainbatetan:
Kuban (Palma Real, 1991), KorsiKan (Prix Mediterranée, 2003 eta Elkargoaren Domina, 2009), Australian eta Frantzian (Publikoaren Lehen Sariak, 2013), haren albumak eta animazio-filmeengatik, bakarka zein kolektiboan eginak.

2017an Euskal Herriko Lehenengo Sormen-Saria irabazi berri du, « Artista plastiko modura duen kalitateagatik, Euskararekin duen engaiamenduagatik eta kultur eragile modura egindako lanagatik ».

Informazio gehigarria

Pisua 670 Kg
Tamaina 1,8 × 19,8 × 26,7 cm

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Mezua bidaliguzu

Bidaliguzu mezua eta saiatuko gara ahal bezain laster erantzuten.

Not readable? Change text. captcha txt

Start typing and press Enter to search