Gabriel Aresti BioGrafikoa – Adur Larrea

20,00 Zergak barne

Gabriel Aresti BioGrafikoa eleberri grafikoa Adur Larrea artistak marraztu eta idatzitakoa. Gabriel Arestiren familiaren laguntza eta aholkularitza izan du Larreak eleberri grafikoa egiteko. Izan ere, bilbotar idazlearen izena eta bere lanak ezagutzera emateko Aresti idazlearen sendiak eta Zenbat Garak eratutako Gabriel Aresti Kultura Elkartearen ekimena izan da biografia grafiko hau.

Idazlearen alderdi humanoa islatzen ahalegindu da Larrea lan honetan, izan ere, biografia zehatz eta mardul asko egin dira bere ekarpen intelektualetan zentratuta, literaturan edo euskararen inguruko lanetan, baina hemen pertsona eta bere bizitza izan da aztergai nagusia. Horretarako, idazlearen biografiatik ezagutzen dugunaz harago heltzeko, Aresti familiak emandako laguntza funtsezkoa izan da, idazleak bizi izandakoak kontatuz eta material grafiko ugari helaraziz.

Urtebeteko lanaren emaitza da eta erronka handia izan da Larrearentzat, dokumentazio lan handia egin behar izan baitu, marrazteari ekin orduko. Frankismo garaiko giro sozial eta politikoaz gain, lekuak eta jendeak nolakoak ziren ahalik eta fideltasun gehienarekin islatzea izan da Larrearen helburua. Egun komiki munduan oso modan dagoen arren, gurean oso gutxitan -euskaraz are gutxiago- landu izan den generoa da biografiena.

SKU: ArestiBiografikoa Kategoriak: , , Etiketak: ,

Deskribapena

Hemen dituzue eleberri grafiko honen erakusgarri pare bat:

 

 

Informazio gehigarria

Pisua 0.580 kg
Tamaina 1.6 × 19.5 × 27 cm

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Mezua bidaliguzu

Bidaliguzu mezua eta saiatuko gara ahal bezain laster erantzuten.

Not readable? Change text. captcha txt

Start typing and press Enter to search