Durangon gaude, zatozte!

 In Albisteak

Egunotan Durangoko Azokaren 57. edizioan gaude, Landako guneko Artekaleko 45. zenbakian, gure liburuen aukera zabal batekin. Aurtengo nobedadea Amaiur! Libera State da, Asiskok marraztua eta idatzia. Amaiurko gatazkaren nondik norako guztiak kontatzen dituen eleberri grafiko historiko honekin “gure zoru epikoa” ezartzeko ekarpena egin du marrazkilari nafarrak. Atzo aurkeztu zen, Landakoko Talaia aretoan, eta gaur aleak sinatzen dabil, goiz osoan, ERROA argitaletxearen erakusmahaian. Zurea sinatuta eraman nahi baduzu, bizkor ibili eta erdu geugaz!

Recommended Posts

Leave a Comment

Mezua bidaliguzu

Bidaliguzu mezua eta saiatuko gara ahal bezain laster erantzuten.

Not readable? Change text. captcha txt

Start typing and press Enter to search