“Amaiur! Libera State” liburua aurkeztu da Amaiurren

 In Albisteak

Amaiurko gatazkaren historia biltzen duen liburua egin du Asisko Urmeneta marrrazkilariak eta, apirilaren 16an, larunbatarekin, aurkeztu zuen Amaiurren. Erroa argitaletxeak parte hartu du argitalpenean, Gure Berriak agerkari digitalak eta Erroa argitaletxeak parte hartu dugu eta liburua bera laster izango dugu salgai gure egoitzan eta liburudendetan.

2022. urte honetan, uztailean hain zuzen ere, 500 urte beteko dira Amaiurko gatazka hasi zenetik, hamar urte lehenago abiatutako Nafar Erresumaren konkista-gerlaren kronologian data esanguratsua oso, erresistentziaren epikotasunagatik. Album honetan jaso da gerra haren kronologia eta okupazioaren makineria 1512tik 1522ra bitarte, bai eta inbasioaren kontrako erresistentzia hura ere, izen eta deiturekin: Jakue Belatz Medrano, Maria Hozta, Johanes Arremiritz Bakedao, Johanikot Arberoa…

Urte hau, beraz, arras berezia izango da Amaiurren, eta urteurren hori gogoratze aldera ekitaldi ugari antolatuko dira urtean zehar. Amaiurtarren enkarguz osatu du Asiskok Amaiur! Libera state argitalpen hau eta, lehendabiziko aurkezpenak herrian bertan behar zuen. Ez da batere ohikoa liburu baten aurkezpenak hainbeste jende erakartzea, baina atzo Amaiur herriko plaza jendez bete zen. Egin genituen kalkuluen arabera, 250 lagun inguru bildu ginen, eta 100 bat liburu saldu… Eguerdia jotakoan, Amaiurko alkateak, Isabelek, ongietorria eman zigun eta ekitaldi xume baina hunkigarri bati eman zion hasiera eta, jarraian, Pottoka eta Eskortz herriko musikariek hainbat kantuz girotu zuten. Hasierako kantuen eta Asiskoren “predikua”ren ondotik, plazan ginen guztiok “Jeiki, jeiki, euskaldunak” abestu genuen, Amaiur gazteluko batailaren 5. mendeurrena gogoratzeko. Gero, herri bazkaria izan genuen, Udalak eskainita. Egun polita, benetan.

Honats ekitaldia laburbiltzen duen bideoa, Gure Berriak webguneak ekoitzia:

 

Recommended Posts

Leave a Comment

Mezua bidaliguzu

Bidaliguzu mezua eta saiatuko gara ahal bezain laster erantzuten.

Not readable? Change text. captcha txt

Start typing and press Enter to search