Gomutan, Bilboko historiaren atal ezezagunak – Hektor Ortega

Hektor Ortega kazetariaren Gomutan, Bilboko historiaren atal ezezagunak liburuak ahaztuak geratu diren pertsona eta gertakari bitxi eta gogoangarri asko ahanzturaren putzutik atera eta nabarmendu ditu. Izen bereko irrati saioa egiten du Ortegak Bilbo Hiria irratian, eta liburu honetan, Gomutan saioan jorratutako gaien aukeraketa egin du, Ane Pikazak egindako ilustrazioek lagunduta.

40 istorio horiekin, herritarrek Uriko pasadizo historikoak ezagutuko dituzte, beste garai batzuetako gertaerak, giro eta leku ahaztu orain arte behin ere kontatu gabeak eta Bilboko historian ezezagunak. Horien artean, badira aspaldiko kontuak, pertsonaiak eta lekuak, kantak eta pasadizoak, azken batean, istorio laburrak, honako hauei buruzkoak: Sei udaletxeak; Artxandako megalitoa, bilbotarren lehen aztarna; Wilhelm Wakonigg, Bilboko espia nazia; Mitologia Bilbon; Santutxuko tabako-fabrikako matxinada; Ahaztuaz joan diren auzoak; Juanita Mir kazetari fusilatua; 1917ko negu latza; Errotak; Teresa Iturralde Añibarro, gerrilla kapitaina; Aratisteak, Bilboko ohitura; Begoñako Amatxu, Rocíoren pareko; edo Jean Cassou, erresistentziako heroi Deustun jaioa, beste pasadizo batzuen artean.

 

SKU: 978-84-948076-0-2 Kategoria Etiketak: ,

Deskribapena

Hektor Ortega bilbotar idazlea 1966an jaio zen eta Geografia eta Historian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Honako lan hauek idatzi ditu: Euskal Herria, historia, paisaje y cultura (2014), eta Excursiones a lugares históricos gidaliburua. Halaber, Tretatxu, lapurren gobernadorea. XVIII. mendeko bandolero, gaizkile eta heroia (Txertoa, 2018), seguru asko, lehen liburua osoki XVIII. mendeko bidelapur euskaldun baten biografia bati buruzkoa. Ortega, gainera, editorea da Sua Edizioak argitaletxean, eta bere ibilbide profesionalaren zati handi bat kazetari gisa eman du Euskal Herriko zenbait hedabidetan.

Testuak: Hektor Ortega

Ilustrazioak: Ane Pikaza

Diseinua: BilbaoArte Fundazioa

Maketazioa: Bilbaoarte Fundazioa, Arrate Hidalgo

Lege gordailua: BI-1670-2018

ISBN: 978-84-948076-0-2

Bilboko udalaren eta BilbaoArte Fundazioaren laguntza izan du Erroa argitaletxeak liburua argitaratzeko.

Informazio gehigarria

Pisua 0.7 kg
Tamaina 22 × 17 × 24.2 cm

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Mezua bidaliguzu

Bidaliguzu mezua eta saiatuko gara ahal bezain laster erantzuten.

Not readable? Change text. captcha txt

Start typing and press Enter to search

Bilbon dabil Gabriel Aresti