Asiskoren “AztiHitza”, Agosti Xahoren biografikoa asteartean aurkeztuko dugu Bilbon

 In Albisteak

Datorren asteartean, azaroaren 20an, Asisko Urmeneta marrrazkilariaren  AztiHitza liburua aurkeztuko dugu Bilboko Kafe Antzokian. Goizeko 11:00etan prentsaurreko aurkezpena izango dugu eta 19:00etan, berriz, jendaurreko aurkezpen ilustratua egingo du Urmenetak. Agosti Xaho zuberotar pentsalari eta ekintzailearen bizitzari buruzko liburu BioGrafikoa marraztu du Urmenetak. Hau izango da Erroa argitaletxeak argitaratuko duen bigarren BioGrafikoa, 2015eko Gabriel Aresti BioGrafikoa-ren ondoren, eta mugaz bi aldeotako euskaldunon elkarlanaren emaitza izango da, izan ere, Herrima kultura elkartearekin eta Atharratzeko Prefosta elkartearekin elkarlanean argitaratuko dugu liburu hau. Atharratzen ere aurkeztuko da liburua, azaroaren 24an (neskenegüna),  Xahoenean, 19:00etan.

Sinopsia:
Bizkaitar batzuek Atharratzeko trinketea erosi berri dute, eta bertako gazteei utzi, nahi duten gisan kudeatzeko. Baldintza: Bertan sortu zen Agosti Xahori (1811n) omen egitea. Bazuen aspaldi Basaburuko gazteak egoitza xerka ari zirela, eta onartu egin dute ezohiko tratua. Baina hasteko… Nor zen Xaho delako hura?

Zinezko egitate honek parada eman digu gure heroi nazionala hobeki ezagutzeko.

Trinketea egokitzen ari direla, Xilbik atzeman du haren “Bidaia Nafarroara” liburua, eta kronika irakurriz segituko du egilea Baionatik Lekunberriraino, euskaldunen lehen oldarraldian (1835ean). Gainera, misterioz beteriko etxea dugu Xahoenea bera, eta bakarrik gelditzen denean, Xilbiri agertzen zaizkio aspaldiko espirituak, zeintzuek osatuko baitute Agosti Xahoren hedadura: hizkuntzalaritzan, politikan, kazetaritzan, kosmogonian… Eta egoitza herrikideei zabaltzen dutenerako, Xilbik eta gainerako gazteek etxekotua daukate euskaldun ezinbesteko hura.

Egilea:
AsisKo – Iruñea 1965. Komikilaria, nazioartean saritua  hainbatetan:
Kuban (Palma Real, 1991), KorsiKan (Prix Mediterranée, 2003 eta Elkargoaren Domina, 2009), Australian eta Frantzian (Publikoaren Lehen Sariak, 2013), haren albumak eta animazio-filmeengatik, bakarka zein kolektiboan eginak.

2017an Euskal Herriko Lehenengo Sormen-Saria irabazi berri du, « Artista plastiko modura duen kalitateagatik, Euskararekin duen engaiamenduagatik eta kultur eragile modura egindako lanagatik ».

Recommended Posts

Leave a Comment

Mezua bidaliguzu

Bidaliguzu mezua eta saiatuko gara ahal bezain laster erantzuten.

Not readable? Change text. captcha txt

Start typing and press Enter to search